XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiñan goazen gaurkoz Lafitte jaunaren itza entzutera; ez diot honoko honetan ere itz bat erantsi, eta ikurtxo bat ere ez.

Euskeraren batasuna nere esku balego, diozu? esaten dit. Literatura-izkuntzaren bateratzea ezin izan diteke gizon baten eskuetan jartzeko lana.

Nere ustez idazle moltzo batek egin behar du lan hau.

Bainan idazle-irakurtzailedunak behar dute izan, eta ez batere beren xokoan, berentzat eta bere iduri bakarrentzat ari direnak izan behar; ots, gai jakingarri errexak derabiltzatenak nahi nituzke jostagarriak edo baliosak, baiñan beti atsegiñak, erritar gehienen gogokoak, arrokeri gutxikoak.

Idazle hoiek behar lukete epai-buru bat gidari.

Honek esan lezakete zein itz berpiztu edo zein itz berri erabili zenbait illabetez ez purruztan, baizik poliki-poliki; irakurlea oartu gabe onartu ditzan.

Epai-buruak enkuestak egin lezazke irakurle gehienei zer atsegin zaien ikusteko, bai gaiez eta baita izkuntzaz ere.

Bazter lezazke zaharkeriak, eta baita ezin sartuzko berrikeriak.

Ots, gida litzazke euskera irakurleentzat izan dedin, eta gisa hontan euskaldunentzat.

Onetxegatik, oroi beti mintzaira bat ez dala bultza bezela moldatzen eta eskukatzen: izate biziaren pare erabilli behar da, artezki, eta ez indarrez bestela, begirune aundiarekin.

Alere, itz gehiegi delarik, uste dut bakandu behar dela adar alperrez ez dezaten kalte egin.

Baiñan ez dut aski esaten: goazen ikusiz!.

Badakit anarkiari zenbaitek askatasuna esaten diotela, eta batasunari diktadura, nik ez dut itz hoien ajolarik.

Euskera nahi dugu nolabait bizi-arazi; hortan da guzia.

- Orain arte urten diran elkar-izketan irakurriko ziñuan, noski (esan nion, eta gero galdetu): zer derizkiozu batasuna gai dugula darabilkizkigun nahaspilla hoietaz?.